XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biak daude oso gustora beraien itxurarekin.

Hau da, Txakurraren antzerako burua duen Mandril jakintsua, Hego Afrikako abererik azkarrena.

Neuk asmatu dudan estatua bat kopiatuz irudikatu dut, eta berak daraman gerrikoan, sorbaldan eta eserita dagoen tresnan bere izena grabatu dut.

Kripitikoak ez hieroglifikoak ezta ere, kuneiformeak, ez bengaliarrak, ez birmaniarrak, deitzen ez diren hitz moldeekin idatzi dut, eta Mandrilak Jakituria hori baduelako egin dut horrela.

Ez da ederra, baina bai jakintsua eta zuhurra.

Koloreekin margotzea nahiko nukeen baina ez didate uzten.

Buruaren atzeko aldean duen aterkin itxurako hori bere ile adats zaindua da.

Hona hemen, Mandril jakintsuak emandako aholkua jarraitu ondoren, Lehoinabar eta Etiopiarraren irudia; Lehoinabarrak jadanik bazituen bere zetakak eta Etiopiarra beltza zen jada eta horregaitik Sambo deitzen zen.

Lehoinabarra Zetaka deitzen zen eta hori da, hain zuzen ere, aurrerantzean eman dioten izena.

Zetaka eta hildaskaz beteriko oihanean ari dira ehizatzen eta Bat-Bi-Hiru Jaunaren bila dabiltza.

Non dago gosaria? Unetxo batez begiratzen baduzue, Bat-Bi-Hiru Jauna ikusiko duzue.

Etiopiarra geriza une handiak dituen zuhaitz baten atzekaldean ezkutatu da, bere larruarekin bat datorrelako, eta Lehoinabarra harri jaspeztatu batzuen ondoan etzan da bere zetakekin bat datozelako.